Abata dokumentalak Gerardo Danboriena Etxalarko usazale beteranoaren istorioa kontatzen du. 700 urte baino gehiagoko tradizio honen sekretuak eta Danborienak berak usazaletasunarekiko duen maitasuna erakusten dira, desagertzeko zorian dagoen kultura bat ezagutaraziz.