Joan den astelehenean, Bortzirietako euskalduntze eta alfabetatze kanpainaren aurkezpena egin zuten Beran.
Berako XXXI. Btt itzulia eginen da bihar.Gure Txokoa elkarteko Joseba Errandonea antolatzailearekin egon gara.
Lesakako Arrano Elkarteak Arrano Eguna ospatuko du larunbat honetan. Elkarteko idazkaria den Odei Sagardiarekin egon gara.
Erratzuko Barberena Tailerreko mekanikaria den Inazio Barberenak erretiroa hartu du. Berrogei urte baino gehiago eman ditu lanbide honetan eta duela 30 urte ireki zuen tailerra. Berekin solastatu gara.
"Patata Tropikala" antzerki Laborategiak "Azken Eguzkilorea" emanaldia eskainiko du larunbatean Beran.Lanaren zuzendaria den eta aktore lanetan ariko den Iker Etxarrirekin egon gara.
Elizondon dagoen English eskolan ikasturtea abiatu dute Elisa irakasleak eta hainbertze ikaslek.
Euskal Herriko dantzariak Laudion elkartuko dira urriaren 4an. Urtero herrialde batean ospatzen dute eta, aurten, Araban elkartuko dira Euskal Herriko xoko guztietako dantzariak eta dantza taldeak.
Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen egunaren inguruko xehetasunak jakiteko, Bingen Belaustegi Biltzarreko Arabako ordezkaria gure artean izan dugu.
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Bortzirietako Euskaltegiaren ikasturte berriaren aurkezpena egin zuen atzo Beran. Bortziritarrek Euskara doan ikasteko aukera izanen dute.
Berako hainbat eragilek, herriko bestetako gertakariak salatu dituzte
Udako oporren ondotik, indarberrituta hasi dira Berako Konektoma zentroan.
Azaroan eginen den aurrebegirale ikastaroaz, gazteendako informazio puntua eta gan-torri autobus zerbitzuaz aritu gara goizeko saioan.
Irailaren 13rako antolatutako hitzaldia dela eta, solastatu gara Baztango Talde Ekosozialeko Joseba Otondorekin.
mcsonrisas proiektuaren sortzaile den Julen Linazasorok paralelismo hori egin daitekeela aipatu zigun. Pantailek eta sare sozialek adinez ttikikoengan duten inpaktuetaz jabetzen joaten garen heinean, lerroburuaren gehiegikeria gero eta gehiago ttikitzen joaten da.
Urte akabailan hetsiko dute Legasako planta. Jon Basterra ELAko Bidasoa-Oarsoaldeko industria arduradunak eman dizkigu azalpenak.
Izena irailaren 12ko gauerdira arte eman daitekeela gogorarazi digu Beti Gazte elkarteko ordezkariak.
Lesakako Lidera hortz klinikan pausaldia egin dugu goiz honetan. Haur eta gaztetxoen ahoko osasunari buruzko azalpenak eta aholkuak eman dizkigu Markel Telletxea profesionalak.
Irailaren 14an Irurtzunen egitekoa den egunari buruz mintzatu gara herriko kultur teknikariarekin.
Amartean zikloaren barne, indarkeria obtetrikoa hizpide izanen du bihar Estitxu Fernandezek Elizondon eskainiko duen solasaldian. Bertzalde, Lesakan, guraso eta familien akonpainamendurako abian den egitasmo bat ere hizpide izan dugu.
Nafarroako Bertsozale elkartearekin, Bertsolari txapelketa, bertso eskolak eta albiste gehiago mintzagai izan ditugu.
Osasuna lehenetsiz, Baztango zinegotzi ardura alde batera uztea erabaki du Joxelu Retegik. Berekin solastatu gara.
Txiki eta Otaegiren memoria gudu zelai bihurtu den honetan, Ernaik argi du: bi borrokalariak aldarrikatuko dituzte irailaren 14an Donostian eginen duten manifestazio nazionalean. Aldarri sozialak memoria ariketarekin nahastuz, «ekin eta bultza, askatasunera» aldarrikatuko dute. Ernai gazte taldeko Josu Txoperena eta Markel Adinekin egon gara.
Ilusioz antolatu dituzte bestak Elbeteko gazteek. Gogotsu daude bestetarako.
Baztan Udal Musika Eskolan ikasturtea abiatzear dute. Heldu den astelehenera arte izena emateko epea zabalik dute. Izaskun Iparragirre akordeoi irakaslearekin mintzatu gara.
Iruñeko Udaleko teknikaria den Aitor Olaetxearekin egon gara. Egile Berrientzako Euskarazko Literatur Lehiaketaren berri ez ezik, Hitzen Mintegia zikloaren berri ere eman digu Aitorrek.
Eratsungo plazak eta karrikek besta itxura hartu dute. Gaurtik astelehenera bitarte ospatuko dituzte herriko bestak.
Elizondoko Iris loradendan pausaldia egin dugu gaur. Igotz Garde arduradunarekin loreak, landareak eta futbola izan ditugu hizpide.
Errepideko azken lasterketak asteotan egitekoak direla eta mendiko bizikletako entrenamenduak irailaren 9an berriz hasiko dituztela erran digu
erakustale gisa ari den Iñaki Zelaietak.
Irailaren 6an Donezteben berean jokatuko den partida eta aurredenboradia bera solasbide izan ditugu Erreka taldeko entrenatzailearekin.
Berriemaile gisa Xorroxin irratiari egindako ekarpenarengatik, esker mila Iban!
Sei hilabeteko handitze eta berritze lanen ondotik, astelehenean ireki zituen ateak Iruñeko Laba Guneak. Larunbatean ospatuko da inaugurazio besta. Labako kidea den Iker Tubiarekin egon gara.
Larunbatean Legasan ariko den Hodei magoarekin egon gara.
Kultur zikloaren harira, Mirari taldeak emanaldia eskainiko du larunbatean Lesakan. Taldeko kide eta proiektuaren sortzaile den Urko Milagrorekin egon gara.
Eskolako patiotik, munduan barrena, talde desberdinetan ibili ondotik, eta beti pasioz, Uxoa Bertizek akabaila eman dio bere futbol jokalari ibilbideari. Eredu, lagun, kapitain, lesionatu, negar eta irri, denetik izan da Uxoa urte guzti hauetan baloiaren munduan.