Lezeko gaina ateraldia eginen dute Saran agorrilaren 14an

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 10a

Sarako Lezeko gaina ateraldia joan den urtean.

Lezeko gaina ateraldia eginen dute agorrilaren 14an, ortziralean 09:00etan Saran, CPIE Euskal Itsasbazterreko aditua den Imanol Amestoyek gidatua. Euskaraz edo frantsesez eginen dute, izena ematen dutenen arabera. Behaketa, historia, arkeologia eta ekologia nahasten dituen ateraldia izanen da, mendizale “ertainentzat”. Pertsona bakoitzeko 6 euro ordaindu behar da (leku mugatuak) eta Sarako lezeen webgunean egin daiteke erreserba.



Pirinio Atlantikoetako Departamenduak, CPIE Euskal-itsasbazterrak, Sarako Lezeek eskainitako ateraldia da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun