Senpereko plazako Akerreta errota ezagutzeko jardunaldia eginen dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 11

Senpereko plazako Akerreta errota bisitatzeko aukera izanen da asteburuan, Joanes Etxeberri eiherazainaren eskutik.

Asteburu honetan Herrialdeen eta Erroten Ondarearen Jardunaldiak izanik, Senpereko plazako Akerreta errota bisitatzen ahalko da, larunbatean eta igandean. Joanes Etxeberri eiherazainak garia eta artoaren mundu paregabea, bihiak porroskatzeko bi eihera harriak, gari eta arto irina, ogi beltz eta zuria, ogiaren bilakaera egun arte… aurkeztuko ditu. Eta bisitaren atsegina luzatzeko, sagarnoa, garagarnoa, euskal pastiza eta taloak izanen dituzte bisitariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun