Lezean 10 interpretazio gunez osatutako ibilbide bat diseinatu da; Pottokaren Ibilbidean, berriz, 29 interesgune identifikatu dira, paisaiaren, faunaren eta lurraldeko praktika tradizionalen arteko harremana ulertzeko aukera ematen dutenak. Denak lau hizkuntzatan daude (euskara, gaztelania, frantsesa, eta ingelesa).
Berrikuntza naturaren zerbitzura
Tresna digitalen ezarpena izeneko jarduketaren baitan, euskarri fisikoetan oinarritutako ohiko eredua ordezkatu da, seinaleztapen arina eta QR kodeen bidez eskuragarri dauden eduki digitalak uztartzen dituen interpretazio sistema batekin. Esku-hartze honi esker, bisitariek baliabide ugari kontsulta ditzakete lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa), bertzeak bertze:
• Lezearen sorrera geologikoa azaltzen duten berreraikuntza birtualak eta 3D ereduak.
• Biodibertsitateari, paisaiari eta erabilera tradizionalei buruzko dibulgazio bideoak eta audioak.
• Zorroztasun zientifikoarekin eta dibulgazio ikuspegiarekin garatutako eduki interpretatibo zabalduak.
• Bisitan zehar ikaskuntza sustatzen duten joko interaktiboak (quiz).
Zugarramurdiko Lezean 10 interpretazio-gunez osatutako ibilbide bat diseinatu da; Pottokaren Ibilbidean, berriz, 29 interesgune identifikatu dira, paisaiaren, faunaren eta lurraldeko praktika tradizionalen arteko harremana ulertzeko aukera ematen dutenak.
Jasangarritasuna eta esperientzia turistikoaren hobekuntza
Ekimen hauek aurrerapauso esanguratsua ekarri dute tokiko eskaintza turistikoaren digitalizazioan, edukien irisgarritasuna hobetuz eta bisita-eremuak herrigunetik haratago dibertsifikatuz.
Gainera, proiektuak ingurumenarekiko konpromiso nabarmena erakusten du, material inprimatuaren erabilera %100 murriztea lortuz. Paperezko esku-orriak ezabatzeak eta irtenbide digitalen aldeko apustuak aztarna ekologikoa minimizatzen eta ingurune naturalaren inpaktu bisuala murrizten laguntzen dute.
Era berean, esku-hartzea honek turismo arduratsuagoa sustatzen laguntzen du, prozesu naturalen eta ondarearen balioaren ulermena erraztuz, eta bisitarien errespetuzko portaera bultzatuz.
Europako finantzaketa
Proiektu hau Cederna Garalur elkartearen bidez kudeatutako dirulaguntza bati esker gauzatu da, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren 14. osagaiaren barrenean, Europar Batasunako NextGeneration programaren bidez finantzatua.