Larunbatean egun osoan, arriskupean dagoen XII. mendeko gazteluaren inguruan hainbat jarduera antolatu dituzte
Ohiko azokan izanen da Senpere Kultura eta Ondarea elkartea, 10:00etatik 11:00etara eta soldaduak armadurekin izanen dira ikusgai.
Horretaz gain, bisita gidatua eta gazteluaren aurkikuntza, gazteluko historiari buruzko argazki erakusketa eta Erdi Aroko arte martzialen animazioa. Sartzea urritik izanen da.
15:00etatik 18:00etara, berriz, Sturmbrecher elkarteak Gazteluko lorategietan esku hartuko du: armadurazko borroken erakustaldiak, kolpe jaurtiekin, Erdi Aroko armen aurkezpenak eta murgiltze-tailerrak, armagintzaren bilakaera eta borroka-tekniken errealitatea hobeki ulertzeko.