Bidasoaren baimenarekin, erran daiteke garraiobideek arrasto nabarmena utzi dutela Sunbillako fisionomian. Zubi zaharrarena alde batera utzi eta garai berriagotara etorriz, 1956ko argazkian garbi ikusten da trenbidea eta baita Sunbillako tren geltokia ere, gaur egun Lekueder karrikako pisu etxeak dauden toki berean. Geroztik ederki aldatu da herriaren itxura. Ugaldearen bi aldeetan etxe berri aunitz altxatu dira, eta, nola ez, N-121-A errepidearen presentzia nabarmena da orain. 1960an Sunbillak 951 biztanle zituen. Azkeneko erroldan 685 biztanle dituela ageri da.