Honela, gure aspaldiko arbasoek ehizarako erabiltzen zuten tresnarekin aritu ziren parte hartzaileak, munduko lehen txapelketa honetan. Bultzagailua 40 cm inguruko zurezko, hezurrezko edo adarrezko pieza bat da, besoaren luzapen gisa jokatzen duena, palanka efektua eta jaurtiketa potentzia biderkatuz.
Horretaz gain, txalaparta erakusketa goizean eta artisau azoka ere izan zuten egun osoan, lezearen inguruan. Ohi bezala, historiaurreko bizitzaren tekniken erakustaldiak eta tailerrak eskaini zituen Iñaki Libanok Edestiaurre Arkeologia Elkarteko Presidenteak, eta magia ikuskizuna ere izan zuten Javirekin. Ikaburuko Lezearen Eguna borobiltzeko, artisau produktuz betetako saski baten zozketa egin zuten.