Artzaintzaren Nazioarteko Urtearen harira ekitaldiak urriaren 17an eta 18an

Ttipi-Ttapa

Artzaintzaren tradizioa eta garrantzia ardatz Larrunen urriaren 17an eta 18an.

Artzaintzaren Nazioarteko Urtea ospatzeko asmoz, hainbat erakundek elkarlanean antolatutako egitaraua aurkeztu dute Larrungo ingurunean. La Rhune-E deiturik, zinema-foruma izanen da Urruñan larunbatean, urriaren 17an, eta jarduera-postuak Larrun mendiko gailurrean igandean, urriaren 18an.

Zinema-foruma Urruñan larunbatean

Urriaren 17an, larunbata, 20:00etan hasita, zinema-foruma izanen da Urruñako Posta aretoan. Bertan, l'AETVB-k egindako Erreketa kontrolatua ulertzea filma izanen da ikusgarri. Bertaratu ahal izateko, aitzinetik izen eman beharko da larhune@le64.fr helbide elektronikoan.

Jarduera-postuak eta artzainen lekukotza gailurrean
Biharamunean, urriaren 18an, igandea, Larrun mendiko kaskoan izanen da ekimena. Egun horretan, artzaintzari eta natura eta historia ondareari buruzko hainbat jarduera postu jarriko dira, artzainen parte hartzearekin batera. Jakinarazi dute, euria eginez gero igandeko jardunaldia ez dela eginen. 
 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun