Bere lanak dohaintzan utzi zituen Burdinaren Etxean eta herriko alkate ere izan zen
Burdingile aparta ere izan zen. Bere bizitzan zehar sortutako pieza ugari 2008ko urrian inauguratu zen Lesakako Burdinaren Etxeari dohaintzan eman zizkion «eta gaur egun bilduma horrek gure ondarearen zati garrantzitsua osatzen du, bere lanbidea eta jakintza belaunaldi berriei transmititzen lagunduz». Lesakako Udalak bere «dolumin eta besarkadarik beroena helarazi nahi die bere senide eta gertukoei». Pedro Lanz hil da, baina bere ondarea hemen utzi du eta ikusteko aukera bada Burdinaren Etxean.