Larunbatean Galarretan jokatutako finalean 21-30 galdu zuen saldiastarrak Barrenetxea IV.aren kontra
Finalerdiko partidan Barrenetxearen sakeak erabaki zuen, hamabi tanto lortu baitzituen lehen pilotadarekin eta hiru bertzerik ez Juaneneak. Piloteoan berdinduagoa izan zen kontua eta Barrenetxeak 16 tanto egin zituen eta Juaneneak 15. Halere, markagailuan beti agintzen joan zen hernaniarra eta, hasieran Juanenea tanto bakarrera zenbaitetan hurbildu bazen ere (8-9, 9-10, 12-13), hamaika tantoko aldea hartu zuen Barrenetxeak (13-24), partida hautsiz. Azkenean 21-30 eta finalerako txartela Barrenetxearentzat.
Jaialdiko lehen partidan, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak eta Aritz Zubiri goizuetarrak 2-0 irabazi zieten Segurolari eta Azpirozi.