Galarretako larunbateko jaialdiko lehen partidan, Segurolak eta Aritz Juanenea saldiastarrak 30-29 irabazi zieten Barrenetxea IV.ari eta Aritz Zubiri goizuetarrari.
Eusko Label buruz buruko erremonte txapelketako ligaxkako azken partida jokatu zuten larunbatean Galarretan eta Xabier Azpiroz uitziarrak 30-24 irabazi zion Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrari. Gauzak honela, ligaxkako hiru partidak irabazita, finalean izanen da Azpiroz eta hiruak galduta, txapelketatik kanpo gelditu da Ezkurra II.a. Barrenetxea IV.ak eta Juaneneak jokatuko dute finalerdia.
Galarretako larunbateko jaialdiko lehen partidan, Segurolak eta Aritz Juanenea saldiastarrak 30-29 irabazi zieten Barrenetxea IV.ari eta Aritz Zubiri goizuetarrari.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.