Oriamendiren eskutik Galarretako azken jaialdiak eta txapelketak egunotan jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa

Galarretako harmailak beteak. Oriamendiaren eskutik azken jaialdiak eginen dituzte asteotan.

Azaroaren 28ko bestaren ondotik, bigarren mailako binakako txapelketa eta Binakako Erremonte Txapelketa Nagusiaren 56. edizioa antolatuko dituzte.

Oriamendiren eskutik azken bortz jaialdiak datoz Hernaniko Galarreta pilotalekura. Azaroaren 28an, Gross garagardotegiarekin eginen den besta handiarekin abiatu eta abenduko larunbatetan jokatuko dituzte bigarren mailako binakako txapelketa eta Binakako Erremonte Txapelketa Nagusiaren 56. edizioa. Biak izanen dira Oriamendik antolatzen dituen azkenak.

Abenduaren 19an bigarren mailako finala eta maila nagusiko finalaurrekoak jokatuko dituzte eta abenduaren 26an, finala eta agurra. Sarrerak salgai oriamendi.eus webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun