Oriamendi enpresa azken urtean sartua dago eta ohiko Galarretaz gain, Altsasun ere antolatu izan ditu jaialdiak. Irailaren 11n, ortziralean 17:30ean hasita jokatuko dute azkena, urtetan erremontista izandako Kiko Elizalderen herrian. Partida nagusian, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra eta Aritz Juanenea saldiastarra, Aldaberen eta Azpirozen kontra ariko dira. Jaialdia hasteko jokatuko den partidan, berriz, Martixpe doneztebarra eta Aritz Zubiri goizuetarra, Goikoetxea V.aren eta Aiestaran VI.aren kontra ariko dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.