'Egurretik energiara' jardunaldia antolatu dute astelehenean Baztan-Bidasoan

Ttipi-Ttapa urr 23 Mendialdea

Baztan-Bidasoko aktibazio planaren baitan eta bertako eragile batzuekin elkarlanean, Biomasari buruzko Informazio Jardunaldia antolatu dute. Zura energia bihurtzeko prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko dute eta biomasa, baso-kudeaketa eta ekonomia zirkularrari buruz ariko dira solasean.