Urriaren 26an, Elgorriagako Bainuetxean hasiko dute jardunaldia, 08:45ean. Kafea hartu ondotik, autobusera igoko dira 09:05ean. Iturengo Egur Pellet enpresan eginen dute eguneko lehenbiziko geldialdia. 09:15ean egurra nola metatu eta txikitzen duten ikusteko aukera izanen da eta segidan, Loreki eta Egurlan enpresetako ordezkariek hartuko dute hitza. Biomasaren sektorean ari diren enpresak dira biak. 10:15ean autobusera igoko dira berriz ere eta Lekarozko institutu eta aterpetxera joanen dira, bertan duten biomasa instalazioa bisitatzera. 11:30ean, autobusean sartu eta Elgorriagako bainuetxera eginen dute buelta. Biomasa, baso-kudeaketa eta ekonomia zirkularra izanen dituzte hizpide sektoreko profesionalek eta hainbat eragilek parte hartuko duten solasaldian. Basozainak, Boralan, Cederna Garalur, Egur Pellet eta Heizomateko ordezkariak gonbidatu dituzte. Jardunaldiari bukaera emateko, luntxa izanen dute 13:30ean.