Baztan-Bidasoa Aktibazio Plana

Baztan-Bidasoa Aktibatzeko Planaren lehen zirriborroa jendaurrean jarri dute

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 9a, 10:00

Doneztebeko aireko ikuspegia. FRANCIS VAQUERO / NAFARROAKO TURISMOA

CEDERNA GARALUR garapen agentziak bultzatuta eta Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomikorako Departamentuak lagunduta, Baztan-Bidasoko hainbat eragile publiko eta pribatu elkarlanean ari dira eskualdearen garapen sozioekonomikoa etorkizunean proiektatzeko Eskualdea Aktibatzeko lehen Plana prestatzen. Lehen zirriborroaren laburpena hemen argitaratzen da eta, hemen klikatuta, planaren kudeatzaileek prestatu duten inkesta bete daiteke eta iritzia eman.

Eskualdea Aktibatzeko Planak Nafarroako Gobernuko Industria Departamentuak egindako plangintza estrategikoaren figura bat dira, Nafarroako eskualde bakoitzak bere garapen sozioekonomikorako estrategia diseinatu dezan, Foru Komunitate osorako ezarritako estrategia orokorrekin bat eginez.

Nafarroan, eskualde guztiek badute beren Aktibazio Plana, eskualdeko erakunde batek egina, Baztan-Bidasoak izan ezik.

Nafarroan, eskualde guztiek badute beren Aktibazio Plana, eskualdeko erakunde batek egina, Baztan-Bidasoak izan ezik, orain arte ez baitzuen ez Planik ez eskualdeko erakunderik. Beraz, aukera garrantzitsuak galtzen ari da garapen sozioekonomikoa bultzatzeko, eta eskura izan zitzakeen funts publikoak baliatzeko.

Horregatik, CEDERNA GARALUR garapen agentzia, Nafarroako Gobernuko Industria Departamentuaren laguntzarekin, Baztan-Bidasoko Eskualdea Aktibatzeko lehen Plana egitea bultzatzen ari da helburu nagusi batekin: eskualdeko biztanleen bizi kalitatea hobetzen lagunduko duen etorkizun sozioekonomikoa planifikatzea.

Ildo horretan, udalekin eta eragile sozioekonomikoen talde batekin lan egin da aurten Eskualdea Aktibatzeko Planaren lehen zirriborro bat egiteko. Zirriborro hori, orain, TTIPI-TTAPA eta ERRAN.EUSen bitartez, biztanleei aurkezten zaie, ezagutu dezaten eta ekarpenak egin ditzaten.

Parte hartzeko sistema aski erraza da. Nahikoa da hemen klikatuta, planaren kudeatzaileek prestatu duten inkesta bete daiteke eta iritzia ematea. Iruzkinak edo proposamenak eginez ekarpena handitu nahi izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu aktibazioplana@baztanbidasoa.org helbidera.

 

Baztan-Bidasoa aktibatzeko plana

Egungo egoeratik ondorioztatzen da Eskualdea Aktibatzeko Plan bat diseinatu behar dela, Baztan-Bidasoa kokatuko duena ingurune berriek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzeko.

Helburuak

Planaren lehen zirriborroan proposatzen diren helburu nagusiak hauek dira:

  • Biztanleria finkatzea, talentua sortzeko eta atxikitzeko estrategiak diseinatuz.
  • Inbertsio publikoak eta pribatuak erakartzea.
  • Tokiko nahiz kanpoko talentuarentzat erakargarria izanen den lankidetza eta berrikuntza ekosistema bat eraikitzea.
Eredua

Planaren garapenari ekiteko, lehen zirriborroan lankidetza publiko-pribatuko eredu bat aukeratu da.

Sektore estrategikoak

Nafarroako estrategiak ezarritako esparruan, lehen zirriborroak hiru sektore estrategiko hautatzen ditu Baztan-Bidasoko garapen sozioekonomikoa bultzatzeko: Nekazaritzako elikagaiak, Osasuna eta Turismo iraunkorra.

Irizpideak

Esparru estrategiko horretan proiektuak diseinatzeko eta sustatzeko, lehen zirriborroak zenbait hautaketa irizpide proposatzen ditu:

  1. Proiektuak eskualdean erabilgarri dauden baliabideetara egokitzea.
  2. Proiektuek eskualdea etorkizunerantz proiektatzea.
  3. Proiektuek dibertsifikazioa eskaintzea eta eskualdetik bertatik autonomiaz kudeatu ahal izatea.
  4. Proiektuak eskualdeko idiosinkrasiara egokitzea.
  5. Proiektuek eskualdea egituratzen laguntzea eta lankidetza sustatzea.
  6.  

Wellness-en posizionamendua, ongizatea

Eskualdea erakargarri dela nabaritzeko, hautatutako sektoreen balioak eta proiektuak marka bakar batean bilduko dituen kontzeptu bat definitu behar da. Eskualdeko baliabideen eta hautatutako hiru sektore estrategikoen arabera (nekazaritzako elikagaiak, osasuna eta turismoa), Planaren balioak eta proiektuak marka bakar batean bil ditzakeen kontzeptua Wellness da, ongizatearen merkatua. Markaren kontzeptu horrek, erronka globalen zerrendan dagoen laugarren puntuarekin lotzen ditu eskualdeko baliabideak: mendebaldeko biztanleria ingurune berrietara egokitzeko beharrak eragindako nahaste sozioekonomiko eta emozionalak arintzea.

Eskualdeko baliabideen eta hautatutako hiru sektore estrategikoen arabera (nekazaritzako elikagaiak, osasuna eta turismoa), Planaren balioak eta proiektuak marka bakar batean bil ditzakeen kontzeptua Wellness da, ongizatearen merkatua.

Ongizatearen eta zaintzaren industria munduko hazkunderik handienetako bat da, hurrengo hamarkadarako aurreikusitako urteko % 6 baino gehiago, urteko 5,6 bilioi dolarreko merkatu globalarekin. Wellnessak jarduera ugari ditu (osasun mentala eta fisikoa, relaxa, natura, kirola, kultura eta espiritualtasuna, elikadura osasuntsua eta elikagarria, turismoa, teknologia, makineria,...). Eskualdeko baliabideak bereziki prestatuta daude jarduera horietarako, eta, gainera, bertakoek ez ezik adin guztietako bisitariek ere egin dezakete, bereziki gazteentzat eta adinekoentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun