Mendibil Mendi Taldekoak Peña Forcara igo dira asteburuan

Ttipi-Ttapa urr 01, 14:30 Leitzaldea   Leitza

Irteera berezia egin zuten Mendibil Mendi Taldekoek iraileko azken asteburuan.  Ozako oihanera joan ziren larunbatean eta bertako kanpinean afaldu eta lo egin zuten. Biharamunean, Peña Forcara ateraldia egin zuten eta 13 kilometroko ibilaldi gogorra osatu zuten. Merezi izan zuen ahaleginak, argazkietan ikus daitekeenez, tontorrean bista paregabeez gozatzeko aukera izan baitzuten. Argazkiak: Mendibil Mendi Taldea.

Eskualdeko Baztanzopak, Manteleko Sobrak, Mutilatuak eta Hor Gu! taldeak sailkatu dira Bardoen finalaurrekoetara

Ttipi-Ttapa urr 01, 13:30

Pasa den astean jokatu zituzten Bardoak  Nafarroako Taldekako Bertso Txapelketako lehen faseko azken saioak. Bukatu da lehen fasea, eta dagoeneko jakinarazi dute zein sei talde sailkatu diren bigarren fasera, horietan artean daude eskualdeko lau: Baztango Baztanzopak, Leitza, Altsasu eta Barañaingo Manteleko Sobrak, Bortzirietako eta Baztango Mutilatuak, eta Bortzirietako Hor Gu!.