Leitzan egin behar duten irakurraldi kolektiboan parte hartzeko deia egin dute

Ttipi-Ttapa

Iaz egin zuten irakurraldi kolektiboko argazkia.

Izan burujabe zikloaren barruan, Irakurraldi Kolektibo Musikatu eta Dastatua antolatu du LeitzEKO kontsumo taldeak. Azaroaren 7an, larunbatean, izanen da 12:30etik aurrera Torrea tabernan.

Aurtengo gaia ura izanen da, eta iaz bezala, gaiarekin lotutako hainbat testu lagunartean eta ahoz gora irakurtzea da proposamena. Zuzeneko musikak lagunduta izanen da ekimena eta mokadua ere egonen da. 

Testuak irakurtzeko eta deskargatzeko aukera hemen duzue eta testu bat aukeratu eta izena eman nahi dutenek hemen dute aukera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun