Larunbatean Beran egindako proban, bigarrenak izan ziren Gwendal Larqué beratarra eta Amaia Etxarte doneztebarra
Aritz Arratibelek 17 minutu eta 22 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko, 2019tik Chakib Lagches duen errekorretik (15.55) urrun. Agerra Runners taldeko Gwendal Larqué Sanjurjo beratarra bigarren izan zen (17.44) eta Villabonako Eneko Garin hirugarren (18.24). Aipatzekoa da Oier Mikelarena Ariztegi iturendarra laugarren izan zela (19.01) eta Antzinera taldeko Adur Iantzi Irigoien igantziarra zortzigarren (19.17).
Beteranoetan, Victor Madejon izan zen bizkorrena (19.16) eta junior mailan, Manttaleko Jon Ugalde Villanueva (20.33).
Emakumezkoen artean, Eziñin taldeko Nahia Pikabea Elia izan zen bizkorrena (22.01), hau ere 2021etik Maayouf Majidak duen errekorretik (18.30) urrun. Eziñin taldeko Amaia Etxarte Juanenea doneztebarra bigarren izan zen (23.33) eta Mireia Ositiz Caballero hirugarren (24.39). Beteranoetan, Teresa Igoa Dozagarat beratarra izan zen bizkorrena (25.01).
Helduen lasterketa ez ezik, ttikiena ere egin zen Berako karriketan ere eta hainbat neska-mutikok hartu zuen parte.
Bortzirietako III. Kopan Gwendal Larqué eta Nahia Pikabea garaile
Lizuniagakoa zen Bortzirietako III. Kopako azken proba eta honela gelditu da sailkapena. Gizonezkoetan, Agerra Runners taldeko Gwendal Larqué garaile (380 puntu), Eziñin taldeko Haitz Telletxea bigarren (321 puntu) eta Eziñin taldeko Oihan Pikabea hirugarren (316 puntu). Emakumezkoetan, Eziñin taldeko Nahia Pikabea garaile (380 puntu), Mireia Ostiz bigarren (355 puntu) eta azken bi lasterketetan parte hartu ez duen Zerbezeruk taldeko Ane Elzaurdia hirugarren (295 puntu). Taldeka, Eziñin garaile, Agerra Runners eta Zerbezeruk taldeen aitzinetik.