Atekabeltz gaztetxean kontzertuak antolatu dituzte ostiralean

Ttipi-Ttapa

Sustrai Berriak eta Arene 6 taldeak kontzertua eskainiko dute.

Urriaren 30ean, gaueko hamaiketatik aurrera Sustrai Berriak eta Arene 6 taldeak ariko dira zuzenean Atekabeltzen. Gero, Aske DJk jarriko du musika. 

Sarrerak Torrean jarri dituzte salgai hamar eurotan eta egunean bertan gaztetxean ere izanen da momentuan sarrera ordaintzeko aukera.

Sustrai Berriak Iruñerrian (Mendillorrin) 2016an sortutako streetpunk eta punk-rock taldea da. Musika eszenak bultzatuta eta lagunarteko denborapasa gisa hasi zena, indar handiko proiektu bilakatu da eta hamargarren urteurrena ospatzen ari dira. Betiko izenburuko diskoa kaleratu dute aurten.

Arene 6 2018an Algortan (Getxo) sortutako euskal street-punk eta oi! musika taldea da. Zuzeneko indartsua du eta Euskal Herriko punk eszenan leku garrantzitsua hartu du azken urteetan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun