Musika, taloak, artisauak, barazkiak, frutak, baserriko erremintak... Denetarik ikusteko eta erosteko aukera izan zen atzo Beran Lurraren Egunean, eta jendeak ederki erantzun zuen.
Ohi bezala, gasna eta sagardo lehiaketak ere egin zituzten. Gasna lehiaketako sari nagusia herrian gelditu zen: Berako Atalabordako Jose Mari Irazokirentzat izan zen. Bigarren postuan Arantzako Esther Elizondoren gasna gelditu zen eta hirugarren Etxalarko Joseba Danborienarena.
Sagardo lehiaketako sari nagusia ere Beran gelditu zen, eta Jose Irastorzarentzat izan zen. Bigarren eta hirugarren sariak, berriz, Lesakara joan ziren: Jon Apeztegia eta Jose Mª Elgorriagak eskuratu zituzten, hurrenez hurren.