Antolaketa lanak erraztu eta jende pilaketarik ez sortzeko erabaki dute gonbidapenak banatzea: «haur, gazte eta helduek gonbidapena hartu beharko dute. Iaz txanda batzuetan jende gehiegi pilatu zen eta zenbat jende etorriko den jakinda, hori ekidin nahiko genuke». Horrekin lotuta, pare bat argibide ere eman dituzte: «adin txikikoek heldu baten laguntzaz egin beharko dute ibilbidea eta heldu horiek ere hartu beharko dute gonbidapena».
Sei txanda osatzeko asmoa dutela aurreratu dute, «adin multzotan eta orduka banatuta». 18:00etan hasiko da Animen Ibilbidea eta ordurako plaza girotuta egonen da. Gaztainak ere erreko dituzte eta ikasbidaiarako dirua lortzeko postua ere jarriko dute ikasleek.