Nork ez du ezagutzen bere marrazki bizidunaren hasierako abestia? Hainbat herritan ume txiki bat / hurbiltzen zitzaizunean… Ez zen aspaldi EITBk bertsolariei buruzko marrazki bizidunak sortu zituela. Ederki aldatu dira gauzak…
Pertsona bizkorra zen, umoretsua eta ingurukoak barrezka jartzen abila. Baina ez zen hori bakarrik. Gizon sentikorra zen, min zein barne gatazka asko zituena; herriarekiko, bertsoarekiko, hizkuntzarekiko, bere bizitzarekiko… 1993. urtean zendu zen bertsolariak esan zuen «laster erderaz ariko gara euskeraz ari garelakoan» esaldi ezaguna. Entzun izan balitu gaur egungo Basque Country eta abarrak… Ispiluari abestu zionak askotan jarri gintuen ispiluaren aurrean. Ez zebilen hain gaizki. Beraz, «Bai, Joxe Miel Iztueta. Hor hago».