Harkaitz Delgado Leitzako liburuzainak berak martxan jarritako Liburutegi Ibiltaria proiektua aurkeztuko du gaur, azaroak 24, Nafarroako Aliantza sailean.
6-13 urte bitarteko haurrei zuzendua Margolan Ikastaroa antolatu du Leitzako Kaxkabeltza Elkarteak. Ikastaroa azaroaren 28an izanen da eta jada izena eman daiteke.
Azaroaren 28an izanen dira aurten Goizuetako feriak. Azienda, artisau eta nekazari postuz betea izanen da feria. Horrez gain, egun osoko egitaraua antolatu dute.
Leitzako Udalak ihoterietako gurdi-karrozak egiteko tokia lekutu du dagoeneko. Izena emateko epa zabaldu dute.
Poesia Txokoan gaur beste idazle eta liburu bat aurkeztu dizkigu Ione Gorostarzuk. Poesia Txokoa sortu digu.
Gai ugari izan ditugu hizpide Harkaitz Delgado liburuzainarekin gurean. Besteak beste, liburutegi berriaren ingurukoak aipatu dizkigu.
Parena teatroak, Milagros & Valentina antzezlana aurkeztuko du azaroaren 15ean, igandean Leitzako Herri Aretoan. Gaur Lorena Arangoa Zabaleta aktorearekin aritu gara.
Hamabostean behin izaten da gurean Ione Gorostarzu idazlea. Poesiari gaur ere ateak zabaldu dizkiogu.
Zine asteburua izanen da asteburu honetan Leitzan. Estreinatu berri diren bi pelikula ikusteko aukera izanen dute bertaratzen direnek.
Harkaitz Delgado liburuzaina izan dugu gaurko saioan. Galizian, Santiago de Compostelan izan berri da, liburutegi ibiltarien biltzar batean.
Animen Gaua urriaren 31n ospatuko da Leitzan. Aurten ere lanketa handia egin dute antolatzaileek. Animen Gaueko ibilbidean parte hartzeko txartelak gaur, ostirala, banatuko dituzte.
Euskal soinu-ondarearen ibilbideak programaren barruan kontzertua emanen du Jeiki Abesbatzak Goizuetan, bihar larunbata,arratsaldeko zazpiak eta erdietan.