Cederna Garalur, Baztan-Bidasoko 21 udalak eta lurraldeko beste eragile batzuk elkarlanean ari dira, «Eskualdeko Aktibazio Planaren bidez gure eskualdearen garapena bultzatzeko eta aukera berriak sortzeko». Orain bertako bortz gazte bilatzen ari dira, «proiektu partekatu honi beren ikuspegia, ezagutzak eta gaitasunak gehitzeko. Gure eskualdearen etorkizunean talentu gazteak ere protagonismoa izatea nahi dugu».
Zehazki 40 urtetik beheitiko bortz profil bete nahi dituzte: ekonomikoa/enpresakoa (ADE, Ekonomia); industriala/teknikoa (Ingeniaritza, Lanbide Heziketa Industriala); lurraldekoa/geografikoa (Geografia, Landa Garapena, GIS, Ingurumena); soziala/gizarte dinamizazioa (Soziologia, Gizarte Lana, Garapen Komunitarioa); eta komunikazioa/digitala (Komunikazioa, Marketina, Ikus-entzunezkoa, Diseinua).
Curriculumak abuztuaren 27ra arte bidaltzen ahalko dira mcestau@cederna.es helbiderat.