'Belaunaldi erreleborako ekintzailetza eraldatzailea' tailerrak antolatu ditu Cederna Garalurrek

Ttipi-Ttapa

Tailerrak online eta presentzialki egiteko aukera eskainiko dute. (Argazkia: Magnific)

Ikastaroak bihar, hilak 17, hasiko dira eta online nahiz presentzialki egiteko aukera eskainiko dute, Alkaiagako egoitzan.Tailerrak dohainik izanen dira, gazteleraz emanen dituzte eta izena ematea gaur, hilak 16, bukatuko da.

Cederna Garalurrek Belaunaldi erreleborako ekintzailetza eraldatzailea formakuntza tailerrak antolatu ditu, Baztan-Bidasoko aktibazio planaren baitan. Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Departamentuak finantzatu ditu. Online edo presentzialki egiteko aukera izanen da Cederna Garalurrek Alkaiagan duen egoitzan.
Azaroaren 17an, 19an eta 25ean izanen dira saioak, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu biak arte. 

Azaroaren 17ko saioari, Ekonomia eraldatzaileak, aldatzen ari den munduan izenburua eman diote eta honako gai hauek landu dituzte:

  • Egungo eredu ekonomikoaren mugak eta erronkak.
  •  Ekonomia eredu eraldatzaileak.
  • Finantzaketa modu alternatiboa.
  • Elkarlana, saretzea eta lankidetzaren garrantzia: interkooperazioa lurraldean.

Azaroaren 19ko saioaren ardatza: Zaintza, elikadura, energia: lurraldea eraldatzeko hirukoa izanen da:

  • Zaintza-elikadura-energia ardatzak josten
  • Harremanak enpresaren barruan, antolaketa eta ekonomia feminista. 
  • Harremanak lurraldean
  • Lurraldea lantzeko tailerra

Bukatzeko, azaroaren 25ean, Lurraldean eragiteko tresnak eta esperientziak nola sor daitezkeen aztertuko dute:

  • Ekintzailetza eraldatzailearen zikloa
  • Proiektuen jasangarritasuna eta erresilientzia lantzeko gakoak.
  • Enpresa erreleborako (edo proiektu berrietarako) tresnak.
  • Lurraldea ezagutu eta lantzeko tresnak.
  • Lurraldea eraldatzen duten tresna eta esperientziak.
  • Ondorioak eta itxiera.
 
 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun