'Digitalizazioa eta komunikazioa enpresan' formakuntza saioak eskainiko dituzte datozen asteetan

Ttipi-Ttapa

Argazkia: Magnific.

Azaroaren 12an hasiko dira tailerrak, zazpi saio online izanen dira eta azaroaren 26an, aurrez aurreko saioa eginen dute Alkaiagan. Izena ematea hemen egin behar da, asteazkena baino lehen.

Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Departamentuak finantzatu ditu ikastaroak. Formakuntza gazteleraz eskainiko dute eta dohainik izanen da, baina ezinbertzekoa da izena ematea.

Hainbat gai landuko dituzte eta ez da saio guztietan parte hartu beharrik izanen, norberaren interesen arabera egin daiteke aukeraketa. Honakoa da online eskaintza:

  • Azaroak 12. 15:00-17:00. Digitalizazioa eta tresna digitalak enpresan.
  • Azaroak 16. 15:00-17:00. Adimen Artifiziala enpresan I.
  • Azaroak 17. 15:00-17:00. Adimen Artifiziala enpresan II.
  • Azaroak 18. 10:00-12:30. Tresna burujabeak I.
  • Azaroak 19. 16:00-18:30. Tresna burujeak II.
  • Azaroak 23. 09:30-12:30. Komunikazioa enpresan, marketina.
  • Azaroak 24. 16:00-18:00. Tapuntu + komunikazioa

Aurrez aurreko saioa ere antolatu dute eta digitalizazioa izanen dute hizpide, azaroaren 26an, Alkaiagako Cederna Garalurren egoitzan, 09:00etatik 13:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun