Erratzuko artisauek azoka eginen dute igandean herriko plazan

Ttipi-Ttapa urr 30 Baztan   Erratzu

Erratzuko artisauek merkatua antolatu dute azaroaren 1ean, 11:00etatik 14:30era herriko plazan. Denetik ikusi, probatu eta erosteko aukera izanen da, bertzeak bertze: euskal pastelak, ukenduak, artile lanak, bitxiak, larrugintza, zurez eginiko lanak, makramez egindako osagarriak, eskuz serigrafiatutako arropak, kroketak, sagar zukuak, gasnak eta garagardo artisauak.

«Ferietako gauzarik politena azienden paseoa izaten da»

Ttipi-Ttapa urr 28 Baztan   Erratzu

Jon ETXAIDE MORTALENA, Erratzuko abeltzaina.

Ttiki-ttikitatik ibili da behor artean Jon Etxaide Mortalena erratzuarra. Kontatu duenez, etxekoengandik heldu zaio afizioa: «Aitatxik behorrak izaten zituen, ondotik, aitak eta osabak, eta aitak utzi zuenean, anaia eta biok hasi ginen». Gaur egun, seme-alabekin ibiltzen da.