Sanmartinak ospatu dituzte asteburuan Berroetan

Ttipi-Ttapa

Iraganeko San Martin bestak oroituz, asteburu kulturala egin dute Berroetan

Argazkiak eta testua: Maialen Iantzi

Ortziralean hasi zen egitaraua, futbolin txapelketa eta pizza jatea izan zuten. Afariaren ondotik, mahai inguruko zenbait jolas dibertigarri egin zituzten; irriak ez ziren falta izan.

Larunbatean berriz, frontenis txapelketak hasi zuen eguna. Gero, kantu zaharren bazkariak borobildu zuen asteburua. 60 lagun elkartu ziren herriko elkartean eta Onsalo eta Santxotena musikarien laguntzarekin, arratsalde guztia kantuz pasa zuten!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun