'Turismoa, desazkundera bidaia' liburua aurkeztuko dute ortzegunean Erratzun

Ttipi-Ttapa

Asier Basurto Arruti Donostiako BiziLagunEkin plataformako kideak bere liburua aurkeztuko du ortzegunean, azaroaren 12an, Erratzuko lixutegian 19:00etan. Baztango Udalak, Talde Ekosozialak eta Erratzuko Herriak antolatu dute hitzordua.

«Oporretako argazki distiratsuetatik harago», turismo jardueraren sistema aztertzen du Turismoa, desazkundera bidaia liburuak, «kontzientzia kritikoa garatzea helburu». Desazkunde turistikoaren bidea proposatzen du, «herrien, hirien eta lurraldeen bizigarritasuna berreskuratzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun