Ohiko modura suak saltatuz ez, baina bertze gisara egin dituzte San Joan "suak" berroetarrek
Argazkia eta testua: Maialen Iantzi.
Joan den larunbatean, arratsalde freskoa eta Baztango langar tipikoa egin bazuen ere, 260 bat lagun bildu ziren Berroetako elizan hain garrantzitsua den arrazoi baten alde. Kontzertu solidarioak arrakasta handia izan zuen eta 3.745,46 euro bildu ziren; diru hori guztia minbiziaren aurkako ikerketara bideratuko da, Navarrabiomed Fundazioaren bitartez.
Argazkiak: Josu Inziarte / Testua: Andion Iriarte