Ederki ospatu dute Basaburuaren Eguna Berroetan

2015ean Berroetan hasi zen Basaburuaren Egunak, aurten bigarren itzuliari ekin dio

Larunbatean, goizean goizik, 20 lagun inguru bildu ziren Berroetako plazan bi orduko mendi itzulia egiteko: plazatik abiatu, Marabillako presatik barna, Ateketako peñetarat... Mendi itzuliaren ondotik, haurrak birziklatutako materialekin eskulanetan aritu ziren bitartean, koxkorxeagoak ginkanan aritu ziren, asmatzen zuten pista bakoitzeko akabailan osatu beharreko puzzleko piezak hartuz. Pista guztiak asmatu ondotik, zaborrez betetako itsasoa eta kotxez betetako hiria osatu zuten. Jostetak akituta, parte hartzaile guztiei sari gisa Boc'n'Roll eta kantinplora bana eman zitzaien.

Haurrak eta gaztettoak jostetan ari ziren bitartean, zaharxeagoak, 18 bikote, musean aritu ziren.  Txapeldunak Almandozko Gorka eta Itziar izan ziren. Jostetan eta musean ez ezik, kantuz ere aritu ziren zenbait Baztan Kantuz ekimenaren baitan. Ekitaldi guztiak akituta, 130 lagun bildu ziren bazkaltzera.

Bazkalondoa Andoni Mitxelena akordeoilariak animatu zuen, eta ilunabarra berriz, J&J DJak. Gauak luze jo zuen, zenbaitendako bestak Berroetatik kanpo ere segitu baitzuen. 

2026an Almandozen txanda izanen da berriz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun