Mari Karmenak

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Iantzi Danboriena

Euskaldun guztiek kantatu dugu Mari Carmen, Tu hijo está en el afterhour… Kanta sortu zenean ahanzturan gelditzen ari zen izena, baina orain, berriz modan paratu da.

Auzokoen etxean, Mari Camen etxebizitza duinaren aldeko ikur bihurtu da. 87 urteko emakumearen etxegabetze eta heriotzak garbi utzi du etxebizitza arazoa ez dela gazteen arazoa bakarrik. Etxebizitzak negozio izaten segitzen duen bitartean, zaila izanen da oinarrizko eskubide hau duintasunez eskuratzea. Ordaintzeko ezintasunez etxeak husten ari diren bitartean, karrikak bete dira. Eltzea sutan dago; ea irakitan dagoen urak erre behar dituenak erretzen dituen! Gurean, sukaldeak urte luzez goxatu dituen Mari Karmenek berriki hartu du irabazitako erretiroa. Xorroxin Irratia nekez ulertu daiteke bera gabe. Irratia gizonezkoen mundua zen garaian hasi zen lanean eta egunez egun erakutsi zien gure eskualdeko herritarrei hizketarako bere abilezia. Bere belaunaldiko emakumeek egindako borrokarekin beti egonen gara zorretan!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun