Udazken koloreek eta gure herrietako lasaitasunak erakarrita, Juankar Erasun Oizera etorri eta otsailaz geroztik itxita zegoen herriko ostatuaren ardura hartu du. Joan den urriaren akabailatik irekia dago, ortziraletik igandera eta herritarren elkargune goxoa da. Hasierako aste hauek nolakoak izan diren jakiteko, Juankar estudiora etorri zaigu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.