Zazpi hirukotek jokatuko dute Nafarroako XXVII. Paxaka Txapelketa

Ttipi-Ttapa

Nafarroako XXVII. Paxaka Txapelketa antolatu du Laxoa elkarteak. Igande honetan jokatuko dituzte lehen kanporaketak Iruritan eta Erratzun.

Zazpi talde izanen ditu Laxoa elkarteak antolatutako Nafarroako XXVII. Paxaka Txapelketak eta igande honetan jokatuko dituzte lehen kanporaketak Iruritako Aranabia eta Erratzuko pilotalekuetan. Multzo bakoitzeko bi lehenbizikoek finalerdiak jokatuko dituzte azaroaren 22an Iruritan eta finala eta hirugarren posturako lehia ere Aranabian jokatuko dituzte azaroaren 29an.

Igandean jokatuko dituzte lehen kanporaketak Iruritan eta Erratzun, finalerdiak hilaren 22an eta finala hilaren 29an Iruritan

Aipatu bezala, azaroaren 15ean, igandean jokatuko dituzte lehen kanporaketak. Iruritako Aranabia pilotalekuan hiru talde izanen dira. 16:30ean G taldea (Xabi Barberena, Gorka Urtasun eta Joxe Itoiz), C taldearen (Markel Leatxe, Jon Sagaseta eta Mikel Mikelarena) kontra ariko dira. 17:20an lehen partida horren irabazlea A taldearen (Mikel Telletxea, Ugutz Zelaieta eta Jon Apeztegia) ariko da. Hirugarren partidan, 18:00etan lehen partidako galtzailea ariko da A taldearen kontra.

Erratzun jokatuko dituzte kanporaketak bertze lau taldeek igande arratsaldean. 15:00etan F taldea (Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Kaiet Itoiz), D taldearen (David Mitxeo, Goio Mindegia eta Daniel Pio Garcia) kontra ariko dira; 15:45ean B taldea (Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Jon Oiarzabal), E taldearen kontra (Eneko Maylin, Unai San Miguel eta Xuban Ilarregi) ariko da; 16:30ean D taldea, E taldearen kontra; 17:15ean F taldea, B taldearen kontra; 18:00etan F taldea, E taldearen kontra eta 18:45ean B taldea, D taldearen kontra.

Finalerdiak azaroaren 22an jokatuko dituzte Iruritan bi multzotako bi lehenbiziko sailkatuek, 17:00etan eta 18:00etan. Azaroaren 29an, berriz, hirugarren posturako partida jokatuko dute 17:00etan eta finala 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun