Buruz Buruko Erremonte Txapelketan sartzeko azken iragazkia Iruritan izanen dute ortziralean

Ttipi-Ttapa aza 19, 14:00 Mendialdea

Euskal Jai Berri Fundazioak, Martikoren babesletzarekin, antolatutako Buruz Buruko Erremonte Txapelketa azaroaren 28an abiatuko da, baina aitzinetik bi aurre kanporaketa jokatzekoak dituzte. Horietatik lehena joan den larunbatean jokatu zuten Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan eta Koteto Ezkurra III.a doneztebarrak eta Osesek lortu zuten Iruritako bigarren koskara pasatzea. Hain zuzen, azaroaren 20an, ortziralean 18:30ean hasita jokatuko dute bigarren kanporaketa.

[ARGAZKIAK] Arkupeak elkarteko mendizaleak Imotzeko mendietan ibili dira

Ttipi-Ttapa aza 18 Mendialdea

Hilabeteroko hirugarren astearteko martxarekin segituz, Arkupeak elkarteko mendizaleek txangoa egin zuten azaroaren 17an. Oraingoan Imotz bailaran, Latasako mendi inguruetan ibili ziren 57 mendizale, euriari aurre eginez. Trinitateko baselizaraino igan eta gero, goxo-goxo bazkaldu zuten Irurtzungo Plazaola hotelean. Irudiak: Joxe Zubieta