73 ibilgailuk parte hartuko dute asteburu honetan Malerrekako Rallyan

Ttipi-Ttapa

Motorzaleen bilgune bihurtuko dira asteburu honetan Malerreka eta Basaburu Ttikiko bazterrak, Malerreka Motorsport taldeak antolatuta, hamargarren aldiz, Malerrekako Rallya eginen baitute. Ortziralean, azaroaren 20an, egiaztapenak eta ekitaldia eginen dituzte eta larunbatean, azaroaren 21ena, lasterketa, goiz eta arratsalde. Horrek inguruko errepideetan ere eragina izanen du eta mozketak eginen dituzte. 

Ortziralean, 16:00etatik 19:45era egiaztapenak eginen dituzte Doneztebeko Bearzana pilotalekuan. 20:15ean, berriz, ekitaldia eginen dute eliz atarian.

Larunbatean hasiko da lasterketa. Guztira 73 ibilgailu espero dituzte (horietako aunitz eskualdekoak) eta bederatzi tarte kronometratu izanen ditu lasterketak, guztira ehun kilometro. 09:00etan aterako dira lehenbiziko autoak eta arratsaldean, 15:00 aldera izanen du segida. Rallya akituta, sari banaketa eginen dute. 

Proba hainbat txapelketetarako puntuagarria izanen da: Asfalto gaineko Nafarroako eta EAEko Rally Txapelketak, Asfalto gaineko Nafarroako Junior Txapelketa, Nafarroako eta EAEko Formula Libreko Txapelketak, Pirelli Kopa, Asfalto gaineko Focus Kopa eta Fenato Open Serieak. 

Parte hartzaileak
Zk.  Pilotua / Kopilotua
1 Xabier San Miguel Erdozia / Andrea San Miguel Erdozia
2 Iker Sein Etxeberria / Araitz Ortega Urdanpilleta
3 Alberto Sanchez Barbarin / Sandra Hualde Saint-Esteben
4 Aingeru Castro Zaballa / Alaitz Urkiola Lizundia
5 Iraitz Olariaga Aizpuru / Ion Zubiaurre Berasategi
6 Ioritz Odiaga Aboitiz / Iker Mintegia Mendieta
7 Carlos Gartzia Yoldi / Jesus Gartzia Yoldi
8 Jon Gauna Bernal / Aja Wilde Murgia
9 Joseba Beola Arburua / Jose Luis Iratzoki Taberna
10 Joseba Ibarra Casimiro / Raul Casimiro Mateo
11 Iñaki Zozaia Lizasoain / Bernardo Zozaia Lizasoain
12 Aitor Baltasar Martin / Iker Askargorta Zozaia
14 Roland Holke Modron / Ana Arraras Zabaleta
15 Aitor Saizar Murelaga / Ane Anso Loiarte
16 Iñaki Ubiria Etxarte / Haizea Txoperena Conde
17 Rafael Díaz Arrondo / Xabi Petralanda Urien
18 Mikel Gandiaga Iriondo / Anton Gandiaga Goikoetxea
19 Ignacio Zuloaga Lopez / Ion Ugaldebere Mugartegi
20 Ander Romero Etxeberria / Asier San Martin Caro
21 Xabier Salaberria Sorondo / Oier Redondo Pacheco
22 Unai Usobiaga Salegi / Maria Aranberri Sarasua
23 Alberto Villar Davila / Eneko Unanua Salinas
24 Andoni Azpiroz Artola / Ekai Perez Claver
25 Gorka Iribarren Gonzalez / Liher Lastiri Aranbarri
26 Angel Gutierrez Diego / Adrian Albala Selaya
27 Mikel Karrikaburu Taberna / Jon Karrikaburu Taberna
28 Mikel Madinabeitia Arrieta / Ainara Esandia Aldaya
29 Pablo Muga Aizpurua / Aimar Altuna Ibarburu
30 Aimar Carrillo Enparan / Kerman Ormabera Errazkin
31 Hodei Unsion Mendigutxia / Naiara Lukanbio Otxoteko
32 Aratz Buldain Aldalur / Uraitz Arrieta Agirre
33 Santiago Erdoiza Martinez / Enrique Esteban Andino
34 Javier Zubeldia Telletxea / Fermin Iriarte Goñi
35 Aitor Irazabal Barrena / Ander Bikandi Etxeandia
36 Iban Blanco Garde / Junes Altzugarai Pernaute
37 Jon Jaen Ariztegi / Jon Inda Irigoien
38 Unai Apezetxea Iribarren / Eneko Mitxelena Larralde
39 Asier Alonso Preciado / Iker Lopez Brocal
40 Mikel Kortajarena Alkorta / Bet Anzizar Martinez
41 Joseba Iñarrea Mitxelena / Andoni Kamino Iñarrea
42 Julen Aldana Gainza / Asier Urkiza Longarte
43 Jokin Gutierrez Zenitagoia / Markel Muniategiandikoetxea
44 Josu Odriozola Epelde / Ana Gartzia Lazkano
45 Bernardino Villabona Irigoien / Josu Merino Olague
46 Xabin Andueza de la Era / Jokin Bengoetxea Olaetxea
47 Iker Oteiza Unsion / Olaia San Miguel Mitxelena
48 Josu Olmos Arnanz / Jon Lander Andueza
49 Mikel Guruchet Barroso / Dorleta Urkia Igartua
50 Fernando Santos Etxeberria / Adur Alberdi Ugarte
51 Jon Pikabea Larralde / Itsaso Morato Perurena
52 Aitor Ganuza Zuazu / Maria Ruiz Lujanbio
53 Koldo Ordax Inbuluzketa / Gorka Ordax Inbuluzketa
54 Miguel Anton Berekoetxea / Asier Solis Alen
55 Aitor Martinez Manso / Diego Ganuza Jimenez
56 Iker Bakedano Guergue / Samuel Ripa Lunbreras
57 Aitor Gonzalez Rivas / Iñaki Gorostiaga Nava
58 Yeray Iriondo Montero / Aitor Canflanca Balzola
59 Axier Gartziarena Urdangarin / Beñat Egialde Otermin
60 Aimar Iribarren Igoa / Asier Mindegia Oiz
61 Aritz Vall-Llovera Zuzaya / Nahikari Urkiola Telleria
62 Luis Mangado Mangado / Aitor Etxeberria Konde
63 Mikel Otegi Gorostidi / Maialen Etxeberria Dagerre
64 Mikel Txapartegi Azurmendi / Jon Alberdi Arregi
65 Xabat Egurtza Larrañaga / Antton Gisasola Mardaras
66 David Ruiz Castillo / Jaione Agerre Etxalar
67 Jonathan Rubio Serrano / Nerea Etxenike Apestegia
68 Javier Ballestero Perez / Angel Ruiz Martinez
69 Markel Eizagirre Etxeberria / Inhar Intxausti Aranberri
70 Andoni Elizondo Mtz. de Estibaliz / Mikel Larrea Reguero
71 Xabi Gerendiain Goñi / Irati Gerendiain Goñi
72 Joseba Lekuona Iriarte / Borja de la Linde Ezeizabarrena
73 Aimar Bernal Hernandez / Javier Bernal Marcos
Errepide mozketak

Rallyak errepidean eragina izanen du eta Malerrekako Motorsportek eta Malerrekako Mankomunitateak larunbatean errepide mozketak izanen direla jakinarazi dute.

  • Iturendik Leitzara doan bidea (NA-170) 08:10etik 12:50era itxiko dute. 
  • Saldiastik Orokietara doan bidea (NA-4114) 08:30etik 18:30era itxiko dute.
  • Saldiastik Labaienera doan bidea (NA-4040) 14:00etatik 18:30era itxiko dute.
  • Doneztebetik Labaienera doan bidea (NA-4040) 14:20etik 20:20ra itxiko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun