Bortzirietako Bertso Eskolako kideak aste honetako 'Hitzetik Hortzera' saioan

Ttipi-Ttapa

Bortzirietako Bertso-eskola protagonista asteburuko Hitzetik Hortzeran.

Lesakako Bortzirietako Bertso-Eskolako kideak izanen dira aste honetako 'Hitzetik Hortzera' saioko protagonistetako batzuk. Iratxe Muxika, Ane Telletxea, Lide Igoa, Uxue Mesa eta Ninbe Urtxegirekin izanen da Mirari Martiarena. Aurtengo txapelketa eta kanporaketak izanen dira bertzeak bertze jorratuko dituzte gaiak. Beraien lagun eta Bertso-eskolako kide den Ekhine Zapiainen inguruan ere arituko dira, txapelketa berezia izan baita lagunentzat aurtengoa, Zapiainek parte hartu baitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun