Xorrotx eta fin

"Hauteskunde hauetan aunitz dago jokoan"

Xorroxin irratia

Azaroaren 29ko hauteskundeei buruz Lesakan eta Elizondon eginen diren ekitaldi politikoetan parte hartuko du Floren Aoizek egun hauetan. EH Bilduren senaturako hautagaiak hauteskunde hauen garrantzia azpimarratu du, eskuin muturra estatuko gobernura iritsi daitekeelako eta arlo guztietan gibelera egitea eta eskubideak murriztea ekar dezakeelako. Hori saihesteko botoak bildu behar dira eraldaketa soziala eta burujabetza nazionala ipar dituen programa batean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun