Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Binakako Erremonte Profesionaleko-Reyno Gourmet Sari Nagusiko finalak jokatuko dituzte urriaren 31n, larunbatean 18:00etan hasita, Luzaideko Fernando Arretxe pilotalekuan. Final nagusian, iaz bezala, aurrez aurre izanen dira Eloi Otxandorena eta David Mitxeo doneztebarrak. Iaz Otano eta Zeberio II.a izan zituzten lagun, hurrenez hurren eta Otxandorena eta Otano nagusitu ziren. Aurtengoan, Doneztebeko aurrelariak Matxin III.a izanen du lagun eta atzelariak, berriz, Matxin III.a, biak ere esperientzia handiko erremontistak.
Promozio mailako finalean Malerrekako bi erremontista (edo hiru)
Aitzinetik jokatuko duten promozio mailako finalean, berriz, Zorion Zelaieta oiztarra (edo Oses, oraindik erabakitzeko dago) eta Agirrezabala, Koteto Ezkurra III.a doneztebarraren eta Markel Leatxe donamariarraren kontra ariko dira.
Luzaideko Udalak hala erabakita, finalen jaialdian biltzen den dirua EM Navarra elkartera (Nafarroako Esklerosi Anizkoitza Elkartea) bideratuko dute.