Erremonteko Reyno Gourmet Saria asteburu honetan abiatuko da

Ttipi-Ttapa

Reyno Gourmet binakako erremonte txapelketan parte hartuko duten erremontistetako batzuk (tartean Markel Leatxe donamariarra eta David Mitxeo doneztebarra), antolatzaile eta laguntzaileekin batera, aurkezpenean.

Nafarroako txapelketa akitu orduko, asteburu honetan abiatuko da Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Binakako Erremonte Profesionaleko-Reyno Gourmet Sari Nagusia. Lehen mailan lau bikote ariko dira (Zeberio II.a-Otano, Uterga-Barricart, Otxandorena-Ion eta Matxin III.a-Mitxeo) eta promozio mailan bertze lau(Mikelarena-Ilarregi, Sagaseta-Baztan, Ezkurra III.a-Leatxe eta Zelaieta-Agirrezabala).

Lehen mailako eta promozioko finalerdietako joaneko partidak jokatuko dituzte larunbatean Caparroson eta astelehenean Atarrabian, itzulerakoak hilaren 16an Altsasun eta 24an Etxarri-Aranatzen eta finala urriaren 31n Luzaiden

Finalerdien joaneko partidak asteburu honetan jokatuko dituzte, urriaren 10ean, larunbatean Caparroson (lehen mailan, Uterga-Barricart, Matxin III.aren eta Mitxeoren kontra eta promozio mailan, Sagaseta eta Baztan, Zelaieta eta Agirrezabalaren kontra) eta urriaren 12an, astelehenean, Atarrabian (lehen mailan, Zeberio II.a eta Otano, Otxandorenaren eta Ionen kontra eta promozio mailan, Mikelarena eta Ilarregi, Ezkurra III.aren eta Leatxeren kontra). Finalerdien itzulerakoak urriaren 16an Altsasun eta 24an Etxarri-Aranatzen jokatuko dituzte eta final nagusia urriaren 31n Luzaiden.

Caparrosoko eta Atarrabiako biltzen den dirua ADANO elkartera bideratuko dute eta Altsasuko eta Etxarri-Aranatzeko jaialdietan biltzen dena, berriz, Josefina Arregui klinikara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun