Itxia izan den denboran, hainbat konponketa egiteko probestu du Oizko Udalak: hiru solairuak pintatu, kanpoko sukaldeko tximiniaren motorra aldatu, beheko solairuko komunen hustubideak moldatu... Lanak akituta, udan, ostatua errentan emateko deialdia egin zuen, eta behar diren tramiteak eginda, hilabete hondar honetan ireki dute. Juankar Erasunek hartu du ostatuaren, jatetxearen eta hostalaren ardura. Kontatu duenez, natura gustukoa du eta lasai bizi eta bere lana herritarrengana ailegatzeko toki egokia da Oizko Herriko Ostatua.
Herria eta herritarren gustuak ezagututa, poliki-poliki joanen da martxa hartzen.