Lehen mailan Otxandorena eta Ion, Zeberio II.aren eta Otanoren kontra ariko dira eta promozio mailan, Mikelarena eta Ilarregi, Ezkurra III.aren eta Leatxeren kontra
Ortziralean 18:00etan Altsasuko Burunda pilotalekuan hasiko den jaialdiko promozio mailako finalerdiko itzulerakoan, Mikel Mikelarena eta Xuban Ilarregi oiztarrak Koteto Ezkurra III.a doneztebarraren eta Markel Leatxe donamariarraren kontra ariko dira (joanekoan 35-32 irabazi zuen Oizko bikoteak). Lehen mailako finalerdiko itzulerakoan, berriz, Eloy Otxandorena doneztebarra eta Ion, Zeberio II.aren eta Otanoren kontra ariko dira (joanekoan 35-30 irabazi zuten Otxandorenak eta Ionek). Jaialdian biltzen den dirua Josefina Arregui Klinikara bideratuko dute.