Zehazki, asteartetik asteazkenerako gauean, guttienez Eltzetako Plazako eta Itturrunzubiko Plazako lur azpiko garajeetan sartu eta su-itzalgailuak hustu zituzten, garajeetako zola eta bertan utzitako ibilgailuak zuri-zuri utziz. Su-itzalgailuen hautsa toxikoa ez ezik metala eta zirkuitu elektrikoendako korrosiboa ere badenez, hori biltzeko eta garbitzeko espezializatutako zerbitzuak ere hartu behar izan dituzte. Horretaz gain, garajeetan zeuden bizikletetan eta bertzelako gauzetan ere kalteak eragin dituzte. Bizilagunek salaketa egin eta Foruzaingoa ari da gertakariak ikertzen.