Lehen mailakoan bueltarik izan ez bazen ere, promozio mailako finalerdian bai. Joaneko partidan, Mikel Mikelarena eta Xuban Ilarregi oiztarrek 35-32 irabazia zieten Koteto Ezkurra III.a doneztebarrari eta Markel Leatxe donamariarrari, baina hauek gehiago izan ziren Altsasun eta 26 tantotan utzi zuten Oizko bikotea. Honela, Ezkurra III.a eta Ilarregi izanen dira finalean.
Bigarren finalerdiak urriaren 24an Etxarri Aranatzen
Txapelketako bertze finalerdiak larunbatean jokatuko dituzte Etxarri Aranatzen. Promozio mailan, Jon Sagaseta iruritarra eta Baztan, Osesen eta Agirrezabalaren kontra ariko dira eta lehen mailan, Xanti Uterga doneztebarra eta Barricart, Matxin III.aren eta David Mitxeo doneztebarraren kontra.