Larunbatean 18:00etan hasiko den jaialdiko lehen partidan, Oses eta Xuban Ilarregi oiztarra, Zorion Zelaieta oiztarraren eta Markel Leatxe donamariarren kontra ariko dira. Aitzinetik, Iturengo joaldunak, musika, txistorra jatea eta edariak doan izanen dituzte ikusleek.
Sarreran lortzen den dirua ADANO elkartera bideratuko da. 22 urtez goitikoek hamar euroko doantza egin beharko dute, 16 eta 22 urte artekoek bortz eurokoa eta gazteagoak doan sartuko dira. Erremontisten kamisetak zozketatuko dituzte finala akitzerakoan.