Baztango ekitaldiak
- Azaroak 25:
- 12:00etan, Elizondoko plazan, elkarretaratze instituzionala, Baztango Udalak antolatuta, Ez ahaztuak, ezta ikusezinak ere lelopean.
- 19:00etan mugimendu feministaren mobilizazioa plazan.
- Azaroak 26
- 19:00etan, Elizondoko Arizkunenean, Sucia dokumentala pantailaratuko dute. Proiekzioa katalanez izanen da, euskarazko azpitituluekin.
Bortzirietako ekitaldiak
- Azaroak 25:
- 12:00etan Arantzako plazan, Bortzirietako elkarretaratze instituzionala, Ez ahaztuak, ezta ikusezinak ere lelopean.
- 19:00etan Etxalarko plazan, elkarretaratzea, Etxalarko Añarra talde feministak antolatuta.
- 19:30ean Lesakako Plaza Zaharrean, elkarretaratzea, Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatuta.
- 20:00etan, Berako Mukixu zubian, elkarretaratzea, Goldatz Berako Emakume Talde Feministak antolatuta.
- Azaroak 26:
- 17:30ean Berako liburutegian, Etxean drag emanaldia. Dom Campistronen Etxean liburuaren aurkezpena izanen da. Domek, bere ahizpa Aelekin batera, etxe barreneko indarkeria lantzen duen ipuinaren kontaketa drageatua eginen du. Haurrentzako bereziki prestaturiko ekitaldi hau sei urtetik goitiko jende guziarentzako emanaldia ere bada.
- Azaroak 28:
- 19:00etan, Lesakako Eskol Ttikin, Liliak Loratuz errezitaldi musikatua. Indarkeria matxistei musika eta hitzak paratuko dizkiete, Haizea Loira Matxiñenaren eskutik.
Leitzaldeko eta Urumealdeko ekitaldiak
- Azaroak 25
- 18:00etan Aresoko Plaza Zaharrean, elkarretaratzea, Aresoko Udalak antolatuta.
- 18:30ean, Leitzako plazan, elkarretaratzea, Lañaidek taldeak antolatuta.
- 18:30ean, Goizuetako plazan, elkarretaratzea.
- Azaroak 28
- Goizean, Leitzako kiroldegian, saio berezia: 09:30etik 11:45era defentsa pertsonaleko tailerra, 11:45etik 12:00etara kafea eta 12:00etatik 13:00etara zunba saioa. 14 urtetik gorakoentzat da, dohainik. Izena azaroaren 26a baino lehen eman behar da kiroldegian edo 623 26 65 82 telefonora idatzita.
- 19:00etan, Aranoko Kontsejupe tabernan, Iruzta taldearen kontzertua eta ondotik afaria.
- Abenduak 1
- 18:00etan, Leitzako Atekabeltz gaztetxean, kafe tertulia: Sare sozialak eta indarkeriaren asimilazioa, Lañaidek antolatuta.
- 18:00etan, Leitzako Atekabeltz gaztetxean, kafe tertulia: Sare sozialak eta indarkeriaren asimilazioa, Lañaidek antolatuta.
- Abenduak 10
- 17:00etan, Leitzako Atekabeltz gaztetxean, mural margotzea, Lañaidek antolatuta.
- 17:00etan, Leitzako Atekabeltz gaztetxean, mural margotzea, Lañaidek antolatuta.
- Abenduak 11
- 17:00etan, Leitzako plazan, memoria ariketa kolektiboa eta muralaren aurkezpena, Lañaidek antolatuta.
Malerrekako eta Bertizaranako ekitaldiak
- Azaroak 25
- 12:00etan, Doneztebeko eskola eta institutuaren pareko biribilgunean, Malerrekako Mankomunitateak deitutako elkarretaratze instituzionala.
- 18:00etan, Doneztebeko Leku Eder zineman, Nagore Laffageri buruzko dokumentala eta ondotik, solasaldia Asun Casasola Nagore zenaren amarekin. Doneztebeko Udalak antolatu du.
Xaretako ekitaldiak
- Azaroak 25
- 18:30ean, Urdazubiko Herriko Etxe aitzinean, elkarretaratzea, Ugarana elkarteak deituta.