Azaroaren 22an, igandean jokatuko dituzte Iruritako Aranabian, azaroaren 29ko finaleko txartelaren bila
Iruritako Aranabia pilotalekuan hiru talde aritu ziren. Lehen partidan, G taldeak (Xabi Barberena, Gorka Urtasun eta Joxe Itoiz) 7-3 irabazi zion C taldeari (Markel Leatxe, Jon Sagaseta eta Mikel Mikelarena). Bigarren partida ere 7-4 irabazi zion G taldeak A taldeari (Mikel Telletxea, Ugutz Zelaieta eta Jon Apeztegia). Hirugarren partidan, A taldeak 7-3 irabazi zion C taldeari.
Erratzun, berriz, lau talde aritu ziren eta partidak sei jokotara jokatu zituzten. F taldeak (Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Kaiet Itoiz) 6-1 irabazi zion D taldeari (David Mitxeo, Goio Mindegia eta Daniel Pio Garcia); B taldeak (Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Jon Oiarzabal) 6-1 irabazi zion E taldeari (Eneko Maylin, Unai San Miguel eta Xuban Ilarregi); D taldeak 6-3 irabazi zion E taldeari; B taldeak 6-3 irabazi zion F taldeari; F taldeak 6-3 irabazi zion E taldeari eta B taldeak 6-4 irabazi zion D taldeari.
Finalerdiak azaroaren 22an
Honela, finalerdiak azaroaren 22an jokatuko dituzte Iruritan bi multzotako bi lehenbiziko sailkatuek. Igandean, 16:15ean B taldea (Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Jon Oiarzabal) A taldearen (Mikel Telletxea, Ugutz Zelaieta eta Jon Apeztegia) kontra eta igandean, 17:15ean F taldea (Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Kaiet Itoiz), G taldearen (Xabi Barberena, Gorka Urtasun eta Joxe Itoiz) kontra.
Azaroaren 29an, berriz, hirugarren posturako partida jokatuko dute 17:00etan eta finala 18:00etan.