Bidasoa Mus Txapelketako seigarren kanporaketa jokatu zuten larunbatean Sunbillako Ulilbeltzak elkartean. Kanporaketa arrakastatsua izan zen. Guztira 24 bikotek parte hartu zuten eta finala herritarren artean jokatu zen. Txapeldunak Julen Ibarra Irazoki eta Urko Ibarra San Martin izan ziren. Bigarrenak berriz, Josune Otxandorena Andiarena eta Txus Rekarte Elizondo.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.